Hondarribiko Pilota Eskola gara, Euskal Pilotaren modalitateak praktikatzea helburu duen kirol erakundea. Zesta Punta nahiz Esku Pilotako gazteen hastapenean zentratzen gara; beti ere, aisialdiko jarduera dela ahaztu gabe.
Gazteak gozatzea eta aldi berean Euskal Pilota sustatzea bilatzen dugu.
Hemen Esku Pilota eta Zesta Punta jokamoldeak praktikatzen dira; duela 9 urte Laxoan jokatzen zuen talde bat sortu zen klubean, hiru urtez konpetitu zuena Nafarroako txapelketetan, baina gaur egun existitzen ez dena. Gomazko Paletara ere jokatzen zen duela gutxi arte.
Azpimarratu beharra dugu egun garrantzi gehien duen jokamoldea Zesta Punta dela gure Pilota Eskolan.
Blog hau oso interesgarri iruditu zait pelota eskola honi buruz informazio asko eta argia ematen dutelako azpi-erlaitz ezberdinetan primeran sailkaturik.
ResponderEliminarLan hau egiteko hainbat informazio iturri erabili dituztela argi ikusten da, eta horrek lanari sakontasun handia ematen dio. Gainera informazio iturriei zuzendutako orria jarri dute, arazorik gabe zeintzuk izan diren haiek erabilitako informazio iturriak aurkitzea errazten duena.
IKT tresnei dagokienez, azpimarratu behar da hainbat argazki, bideo, link interesgarri, google maps (kokapena) eta abar erabili dituztela.
Kolaboraziozko lana izan dela seguru nago, jarritako bideo batean behintzat lankide bat ateratzen baita. Hala ere, argazkiren batean taldekide guztiak agertzea faltan botatzen dut.
Blogaren edukia aztertuz lehenago esan dudan moduan, oso interesgarria iruditu zait aurkeztutako edukia batez ere irakurlearen ulerpena errazten dutelako eta, gainera, idatzia erakargarria eta argia da, ortografia akatsik gabea.
Amaitzeko, lan txukuna eta landua dela esango nuke. Beraz, nire kalifikazioa 10ekoa da. Zorionak!!
David López de Letona Garriz (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren graduko lehenengo mailako euskarazko taldeko ikaslea).
oso blog txukuna atera zaizue. estekak ondo ordenaturik daude eta bakoitzetik ateratzen diren gainontzeko botoiak ikt-metodoen benetako kontrola erakusten dute. informazio iturri ugari erabili dituzue, honen seinale blibliografiari eskeiniriko atal guztia, dezente luzea baita. euskararen erabilera egokia. blogak diseinu basikoa du, baina honek ulerterraza egiten du. historian ez da berebiziko interesa jarri baina bestela ere informazioa erabat osatua degoela esan liteke. ikusi ditudan blogen artetik hoberenetarikoa dela uste dut. lan bikaina da beraz, 9´5ekoa zuentzat, bejondeizuela!
ResponderEliminarHONDARRIBIKO PILOTA ESKOLA
ResponderEliminarHondarribiko pilota elkartearen inguruan egindako lana oso txukuna iruditzen zait. Azken fin batean pilota elkarte batek bere web orrian behar dituen puntu guztiak bermatzen baititu. Informazioa biltzeko orduan ikusten da inguruak arakatzen ibili direla multimedia gunean ikusi dezakegun bezala eta ez direla beldurrez aritu entrenatzaileari eta guzti elkarrizketa egin bai diote. Hori gutxi balitz beste web bide anitzetatik informazioa atera dutela argi dago.
Informazioan oinarritu ezkero ikusten da informazio zehatza, landua eta beharrezkoa zena jarri egin dutela ez baitute gehiago okupatzeko idatzi. Gainera oso lagungarriak diren hainbat elementu sartu dituzte, mapa, bideoak,argazkiak… bezalakoak. Eta argazki galerian ikusi daitekeenez beraiek han egon direla guztiz argi dago.
Bukatzeko euskara landu bat erabili dutela kontuan hatu ezkero 9,5 bat jarriko nieke.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar1.-Informazio iturri desberdinak erabili dituzte ikusten den moduan eta IKT ei dagokienean ere ondo jorratutako bloga da. Orokorrean ikusita bilatu nahi den informazioa erraz aurki dezakegu hau da erabilgarri da naiz eta informazioa batzuetan pisutsua egiten den. Hizkuntzaren aldetik “extrak” hitza nik hor ez nuen jarriko ez zait zuzena iruditzen , presidentea hitza agertzen da eta modalitatea ere bai nik hauek ere aldatu egingo nituzke. Gainera, irudi eta bideo gehiago jarriko nituzke nik erakargarriagoa egiteko. Ortrografiari dagokionean ere duda bat du ea Hondarribiko pilota eskola edo pelota eskola den biak erabiltzen baitituzue.
ResponderEliminar2.-Jokamoldeei dagokienean esplikazioa ondo egina dago atal batean bereizita gainera. Klubaren inguruko informazioa ere oso zehatza da pilotalekuena eta materialarena bezalaxe beraien txokoa ondo definitua baitute blogean. Urte gutxi batzuk lehenago zein jokamolde jokatzen ziren ere aipatzen da. Herriaren biztanleriaren datua gehitu dute, taldea nolakoa izan daitekeen itxura egin dezakegu egiten duten aipu txikiarekin. Ordutegi txukun bat ere jorratu dute. Taldera gaztetxoak erakartzeko egiten dituzten jardueren aipu bat ageri da eta kontakturako hainbat baliabide ematen dituzte.
3.- Hau guztia kontutan hartuz informazioaren aldetik oso ondo dagoen bloga da baina nik dinamikotasun gehiago ere sartuko nion beraz nire puntuazioa 8,5 ekoa da.
Ebaluazio irizpide orokorrak kontuan hartuz lehenik eta behin informazio iturri erabili dituztela esan behar dut (web orriak, elkarrizketak…) eta edukiek galderak ondo erantzuten dituzte nahiz eta asko ez sakondu. Hainbat IKT ipini dituzte, bideo didaktikorenbat horien artean. Azkenik esan beharra dut ez ditudala akats ortografiko asko aurkitu.
ResponderEliminarEbaluazio irizpide zehatzei dagokienez joko testuingurua ondo azaldu dute txapelketak, instalazioak eta joko ekintza ere dexente sakondu dute.
Aipatutako irizpideak kontuan hartuta nire aburuz blog honek 10etik 8,8ko nota merezi du.
Iepa talde!
ResponderEliminar1.Blog- argia, txukuna, dotorea. Informazio iturri ezberdin ugari erabili dituzte, beraiek azken atalean azaltzen duten bezala. Horrez gain, elkarrizketa bat ere egin dute. IKT- tresnen erabilera oso ona. Txapelketaren bideoa, didaktikoak, argazki ugari…Informazioa argitasunez azaltzen dute, euskera jasoan, akatsik gabe.
2.Elkartearen aurkezpen oso ona, zein jokamolde jolasten diren azalduz, erabiltzaileen ezaugarriak, ordutegia, giza baliabideak, material baliabideak, sustapen jarduerak, denda online…etab. Ez daukat ezer aipatzeko blog honen inguruan. Denetik sartu dute blog-ean,zerbait aipatzekotan, albisteen atala falta zaiela esango nieke. Hala ere lan bikaina egin dute
3.Kalifikazioa: 10. ZORIONAK !!!!
4. Laiene Menika ( Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua, 1.maila )
Aldez aurretik zorionak eman behar dizkizuet. Oso blog interesgarria eta txukuna egin duzue. Alde batetik, anitz informazio dago, oso ongi osatua eta informazio guztia era egokian plazaratuta, hau da, kokapena, historia, jendea erakartzeko jarduerak, etab... Gainera, informazio iturri aldetik, bai elkarrizketak, bai Interneten bitartez informazioa lortu duzue, eta ikusten da IKT-ren erabilera argia (Argazkiak, bideoak eta estekak), hori dela eta, erakargarriagoa iruditzen zait irakurlearekiko.
ResponderEliminarGainera, hizkuntza aldetik oso ongi aritu dira, salbuespen txiki batengatik "extrak edo presindentea" ekidin daitezke eta Hondarribia –a itsatsia dauka, eta talde lan ebidentzia elkarrizketa egiten ari ziren pertsona batekin bi taldekide ageri dira, horregatik, faltan bota dut, gutxienez hiru taldekide argazkian agertzea, hala ere,bi zeudenez argazkian eta jarritako bideo batean lankide bat ateratzen denez ontzat eman dut.
Hala eta guztiz ere, berriro ere, zorionak, oso blog txukuna egin duzuelako. Nire nota 10 da, ikusten delako elkarte honen inguruko arloak kontrolatzen dituztela eta blogaren aurkezpena asko kontrolatu dituztela, hau da, pestainak egiterakoan irakurlearentzat irakurtzeko errazagoa da.
Mikel Tous (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1 maila)
1.Ebaluazio irizpideak kontuan hartuz, bloga nahiko ondo dago. Aurkezpena argia da eta testua ondo dago ordenatuta. IKT tresnen erabilera ere nabari daiteke jarri dituzten irudi eta bideoengatik. Talde lanari dagokionez, ezin degu jakin ea denek hartu duten parte ez baitute ez bideorik ez argazkirik non denak elkarlanean agertzen diren.
ResponderEliminarBlogaren diseinua ordea, nahiko sinplea iruditu zait eta testuak ez daude beti letra berean eta tamaina berean idatzita, beraz presentazioa ez da guztiz egokia. Hizkuntzaren inguruan, euskara ondo erabili dute eta ez dute ortografia akatsik.
2.Helburu zehatzen inguruan esan daiteke ia galdera guztiei erantzun dietela, hala ere, zenbait kasutan informazioa ez da nahikoa, hala nola, instalakuntzen sailean frontoiaren argazkia soilik jarri dute eta ez dute aipatutako aldagelen, gimnasioaren... argazkiak erantsi. Beste alde batetik benetan aproposa iruditu zait bideo didaktikoen saila.
3.Kalifikazioa: 8
4.Maddalen Fuentes (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)
IRIZPIDE NAGUSIAK
ResponderEliminarInformazio-iturriak: Iturri anitz erabili direla ikus daiteke, bikain.
Aurkezpenaren argitasuna: Galderari osotasunean erantzunda eta ongi antolatutako lana egin dute, bikain.
IKT- tresnen erabilera:Argazkiak eta bideo didaktikoak aurki daitezke, oso erabilgarriak, bikain.
Blogaren diseinua: Sinplea eta erabilerraza, bikain.
Kolaborazio lana: Argi ikusi da bideo eta argazkietan taldekideen artean eginiko lana dela, bikain.
Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea: Euskararen erabilera egokia, baina ez oso erakargarria, aberastasuna eskatuko nioke, oso ongi.
IRIZPIDE ZEHATZAK
Jokamoldearen egitura zehaztu: Elkarteko jokamoldeak zein diren zehaztu dituzte, eta hauen azalpenak gehitu dizkiete gainera, arautegi osoaren esteka eta guzti, bikain.
Joko ekintza deskribatu: Joko ekintzaren aipamenak gutxienekoak dira baina egon, badaude, nahiko ongi.
Joko-testuingurua deskribatzen du: Adina eta generoa aipatu dituzte, frontoiaren kokapena argi geratu da, eta txapelketez ere mintzo da, bikain.
AMAIERAKO NOTA: 9.5
Julen Iparragirre (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)
1) Ebaluazio irizpideei begiratuta, blog honen sortzaileek datuak bilatzeko orduan, iturri ezberdinak erabili dituzte. Adibidez, elkarteko jenderekin hitz egiteko telefonoa erabili dute, eta informazio gehiago lortzeko interneten aurkitutako web orrialde ezberdinetaz baliatu dira. Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, txukun adierazita dagoela esan dezakegu, izan ere, alderdi ezberdinetan banatu dute infomrazioa eta gainera, azpi alderdiak jarri dituzte. IKT tresnen erabilpenari dagokionez, bideoak, denda online, edota mutlimedia jarri dute, beraz, IKT tresnen erabilpen ona egin dutela esan dezakegu. Blogaren diseinua, txukuna dela esan dezakegu, hala ere, fondo bezala argazkiren bat faltan botatzen dut. Taldekide guztien parte hartzea egon dela suposatzen da eta euskera maila ona eta txukuna adierazi dute.
ResponderEliminar2) Informazio bilketari dagokioez, klub eskolare kokapena argi ikusten da argazki baten bidez, eta sarreran, klub eskola honetan praktikatzen diren aldaerak azaltzen dituzte, zesta punta eta esku pilota aldaera nagusienak direla esanez. Gainera, aldaera bakoitzean jokatzen duten pilotari kopurua eta kategoria zehazten dute. Praktikatzeko dituzten instalazioei eta materialari dagokioez, frontoi bakarra daukatela eta frontoi horren neurriak, aforoa etabar azaltzen dutela eta zesta puntan eta esku pilotan erabiltzen dituzten materiale ezberdinak ere aurkezten dituztela esan dezakegu. Giza baliabideei dagokionez, presidente, administrazio eta entrenatzaileen izenak agertzen dira. Helburuei dagokionez, esan dezakegu, ez daudela oso ondo azalduta. Bestetik, elkarteak jendea erakartzeko antolatzen dituen jarduerei dagokionez, pilota olinpiada eta udako txapelketa bereizten dira, biak lehiaketak direla zehaztuz. Bukatzeko, klub eskolarekin harremanetan jartzeko kontaktua dago, eta lehen esan bezala esteka ugari daude informazio ezberdina eskeiniz.
3) 8 bat jartzen diet.
Uxue Berruete (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1 maila)
1 Hasteko, hainbat informazio iturri erabili dituzte.( elkarrizketa ezberdinak, blogak, web-orriak…).edukiak interesgarriak dira eta esteka desberdinak erabili dituzte. Bideoak eta argazkiak beraiek eginak dira askotan, ikt-ak ongi erabili dituzte. Irizpideak erraz aurkitzen dira, bloga ordenatuta dago. Hizkuntza zuzena erabili dute.
ResponderEliminarInformazio iturri asko erabili dituzte. Ongi garatu dituzte edukiak, informazioa estekekin gaineratuz
2 Inguruko ikastetxeak eta klubaren kokapena zehaztu dituzte (google maps). Ordutegia ideia ona da jakiteko noiz entrenatzen duen talde bakoitzak. Klubaren arduradunak eta abar nortzuk diren aipatzen dira
Helburu nagusiak ere aipatzen dira
Praktikatzen diren modalitateak sakonki azaldu dituzte primeran. Gazteak klubera apuntatzeko jarduerei buruzko informazioa agertzen da ere.
Galeria, harremanetan jartzeko telefonoa, denda online eta arauak jartzea ideia ona da
Hizkuntza maila, gainera, ona da
Honez gain, puntu guztiak jorratu ditu
3 10 zorionak!! Blog bikaina da!
Xabier Zugasti Goñi
Hondarribiko pelota eskolari buruzko blogak lehen begirada batean
ResponderEliminarinpresio ona aurkezten du. Zenbait lehiatila aurkezten ditu, nabarmen,
informazioa argi banatuz. Horrek sekulako abantailak eskaintzen dizkio
irakurleari, blogean barrena barreiatzeko , batetik eta bertan,
mugiarazteko bestetik.
Informazio iturri desberdinek, aberastasuna eskeintzen diote blogari,
izan ere, lortutako informazioaz gain, bideo didaktioek eta argazkiek
instalazioak nola diren jakiteko ideia bat sortzera eramaten gaituzte.
Blogean argitaratutako hizkuntza oso egokia da, sinpleki azalduta
baitago edonork ulert dezan. Azken batean hizkuntza hon batek
informazio ona sortzen du hemen ikusi dezakegun moduan. IKT
desberdinak erabili dituztela argi dago.Hala ere, taldeko lana dela ez
zait oso argi gelditzen zenbait gauza faltan botatzen ditudalako.
Azkenik esango nuke, blog interesgarria dela, ongi landutakoa eta
osatutakoa, oinarriak ondo landuz nahiz eta gauza zehatz eta konkretu
batzuk falta. Nota modura 7`5 bat jarriko nioke blog honi
Blogea ikusterako inpresioa ondo aurkeztutakoarena da, izan ere orri desberdinetatik mugi gaitezke erraz eta bakoitzean adierazitako informazioa jarraituz.
ResponderEliminarInformazio iturri asko erabili dituzte eta honek aberastasuna ematen dio blogari, izan ere, lortutako informazioaz aparte sartutako bideo didaktikoak eta multimediako argazkiak instalazioetaz ideia bat egiteko oso erakargarriak dira. Hainbat IKT desberdin ere erabili dituzte. Taldeko lana dela uste dut baina horretarako ebidentziak falta zaizkit, hala ere blog landua dela uste dut. Hizkuntza aldetik ondo idatzia dagoela uste dut. Informazioa, gainera, oso egokia eta ongi erredaktatua dagoela uste dut.
Blog nahiko osatua dela uste dut, hasieran zuten ideia ondo islatzen dela uste dut, eta gauza gutxi gehituko nituzke nik, gadgeten bat edo beste adibidez, baina bestela lan ona dela uste dut. 8,5 bat jarriko nioke nik.
Jon Presa Herranz, JFKZ fakultatea, euskarazko 1. maila.
Oso blog interesgarri, txukun eta argia da. Informazio asko dago, oso ondo antolatua, argi dago informazio iturri ugari erabili dituztela eta IKT-en erabilpena ere oso ona da (argazkiak, bideoak, beste web orri batzuetara estekak). Hizkuntza ere oso egokia da, akats ortografikorik gabe.
ResponderEliminarOnline dendaren ideia oso originala da. Horretaz aparte, elkartearen kokapen zehatza, entrenamenduen ordutegia, espezialitateen azalpen sakona, instalazioak, material eta giza baliabideak ere era oso egokian azaltzen ditu, bloga oso interesgarri eta erabilgarria eginez.
Beraz, nire nota 9’5 da.
Olatz Fernandez
Informazioari dagokionez, leku desberdinetatik hartuta dagoela argi dago. Alde batetik, hainbat link ezberdin daude blogan zehar eta beste alde batetik informazio iturriak nondik aterata dauden erakusten digu. Nahiz eta elkarrizketarik ez egon, oso argia da bloga eta orokorrean ez daude akatsik. Baita ere, youtube saretik ateratako bideoak erabili dira modu egokian eta oso erabilgarriak izanik. Bloga era erakargarri batean diseinaturik dago, atal ezberdinez dago osaturik eta atal bakoitza ireki ostean beste hainbat aukera dituzu blogean zehar ibiltzeko, hau da, kluba klikatzerakoan adibidez, bost aukera ezberdin daude aukeran (oinarrizko informazioa, antolaketa, ordutegia, instalazioak eta materiala). Akats ortografikoak ondo zaindu egin dira eta blogaren edukia ongi ulertu egiten da. Informazio didaktikoak bideoetan agertzen dira, era erraz eta ulergarri batean daudelarik. Ez du zehazten gurpil aukiak erabiltzen dituztenek parte har dezaketen edo ez. Kolaborazioa ez da sumatzen.
ResponderEliminarAntolaketari dagokionez, ez dira aipatu gertu dauden ikastetxe kopurua eta tipologia adibidez baina orokorrean informazio guztia eta egokia bermatzen da. Nire nota 9 da.
Ales Ugarteburu, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1.mailako ikaslea.
Erreferentzien arabera informazio iturri asko erabili dituzte.( elkarrizketak, artikuluak, albisteak, beste blogak…).
ResponderEliminarSakontasunez garatu dituzte edukiak, esteken bidez informazioa gaineratu dute, nahiz eta ez dituzten esteka asko gehitu baina behar direnak bai gutxienez.
Argazkien inguruan oso argazki politak ikusgarriak eta bistara asko laguntzen dutenak erabiltzen dituzte. Ikt-ak ongi erabili dituzte. Irizpideak erraz aurkitzen dira eta xehetasunak zaindu dituzte, informazioa nahiko interesgarria iruditu zait. Egia da kanpo ikusketa batetik umeentzako bideratua dagoela iruditu zaitela, baina ez da batere ideia txarra.
Hizkuntza zuzena eta egokia da oso.
Lehenengo orrian klub eskolaren sarrera bat egin dute euren burua aurkeztuz. Ondoren jada informazio sakonagoetara begira aritu dia klubaren informazio esopezifikoa adibidez bigarren estekan.
Bestelakoetaz hitz egiten badugu lagungarriak suertatzen diren argazki pila dituzte lehen aipatu dudan bezla, eta bestehainbat informazio lagungarri eta interesgarri.
Kalifikazioa 9
Mikel Gurrutxaga, Jarduera Fisikoaren eta kirolaren zientzien 1.mailako ikaslea.
Hasteko zorionak egindako lanagatik, dena oso argi eta txukun dagoela iruditu zait.
ResponderEliminarInformazio iturri ezberdinak erabili dituzte, hainbat pertsonari elkarrizketak eginez eta instalazioak bisitatuz. Aurkezpena oso ondo dagoelaa iruditzen zait, testuak zehatzak dira, ez dute informazioa jarri tokia betetzeko, beharrezkoa dena soilik. IKT tresnak erabili dituzte, haiek grabatutako bideo eta guzti. Diseinuaren aldetik, erabilterraza da, gauzak erraz aurki daitezkeelako. Ateratako argazkietan partaideak agertzen dira, beraz, hara joan direla ikusten da. Baina ez zait argi geratzen zeintzuk diren taldean, ez dagoelako guztiak agertzen diren argazkirik. Ortografiaren aldetik, ez dut akatsik aurkitu eta hitz baten bat kenduta euskara egokian idatzita dago.
Ondo azaldu dituzte orain jokatzen diren jokamoldeak eta baita lehen egiten zena ere. Historiako bitxikeria hori sartzea egokia iruditu zait eta baita interesgarria ere.
Orokorrean, oso ondo dago eta zerbait zuzentzekotan, kategoria bakoitzeko argazkiak sartzea gomendatuko nizueke.
Nota: 9,5.
Goizane Fdz de Gorostiza, 1.mailako ikaslea.
- Blog bikaina da ebaluazio irizpide denak betetzen dituelako. Bestalde, informazio iturriak ondo adierazita daude. Aurkezpena argia eta ordenatua da, irakurtzea errazagoa egiten du horrek, baita erakargarriagoa ere. IKT-tresnak oso ondo erabili dira, hau da, erabilitako argazki eta bideoak bat datoz emandako informazioarekin. Gainera, hizkuntza maila ona da, ez dagoelako akatsik eta informazioa argiro eta ulerterraz adierazi baitute.
ResponderEliminar- Bestalde, modalitateei buruz emandako informazioa aipatzekoa da zehatza eta ulerkorra delako.
- Guzti horretan oinarrituz, nire kalifikazioa 9,25ekoa da.
- Martin Agirregabiria Padilla (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien lehenengo mailako ikaslea)
Enhorabona, jo també estimo la meva llengua i decideixo comentar en català. Encara no he pogut entendre al 100% la informació del bloc perquè està en Euskera, m'ha semblat molt interessant ja que el meu bloc tracta la pilota basca.
ResponderEliminarL'organització és excel·lent i vaig a puntuar-vos molt positivament. M'ha agradat molt el vídeo sobre la metodologia, així com el tracte de les instal·lacions etc ...
La informació sobre l'escola és molt bona, la ubicació les imatges, els horaris. Una bona feina i una salutació des de València.
Lidia
Enhorabuena, yo también estimo mi lengua y decido comentaros en catalán. Aunque no he podido entender al 100% la información del bloque porque está en Euskera, me ha parecido muy interesante ya que mi bloque trata la pelota vasca.
La organización es excelente y voy a puntuar sesión muy positivamente. Me ha gustado mucho el vídeo sobre la metodología, así como el trato de las instalaciones etc ...
La información sobre la escuela es muy buena, la ubicación las imágenes, los horarios. Un buen trabajo y un saludo desde Valencia.
Lidia
1. EBALUAZIO TAULAKO IRIZPIDE NAGUSIAK
ResponderEliminar• Datuak jasotzeko iturri ezberdinen erabilera: elkarrizketak, webguneak eta bisitak.
• Aurkezpenaren argitasuna: testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia ( nahiz eta nire ustez atal batzuetan informazio gehiegi dagoen, batez ere, jokamoldeen ingurukoan) eta galderari erantzuten dio.
• IKT tresnen erabilera: bideoak eta argazkiak.
• Blogaren diseinua: erabilterraza, argia, ordenatua eta erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera ( sarrera, kluba,...).
• Kolaborazio lana: argazkietan agertzea.
• Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea: idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea orokorrean.
2. LANAREN ARABERAKO EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK
Ondorengoak zehaztu dira:
• Eskolaren kokapen, tipologia eta ibilbide historikoa.
• Erabiltzaileen ezaugarriak.
• Instalazioen kopurua eta tipologia (erabilera ordutegia erabiltzaile motaren arabera).
• Giza baliabideak.
• Material baliabideen tipologia eta kopurua.
• Helburuak.
• Jarduera motak eta kopurua.
• Erabiltzaileak erakartzeko jarduerak.
• Talde motaren arabera erabiltzaile ezberdinak antolatzeko modua.
• Ekitaldiak.
• Bestelakoak ( harremanetan jartzeko moduak, argazkien galeria, intereseko erreferentziak edo estekak, material salmenta, bideo didaktikoak eta euskal pilotako arauak).
3. KALIFIKAZIOA: 9
Gehien gustatu zaidana blogaren sakontasuna izan da, batzuetan gehiegizkoa izan den arren eta galderaren bat erantzun gabe badago ere. Ondorioz, lan bikaina eta zoriontzeko modukoa!
Jon Aizpurua Etxezarreta (JFKZ Graduko 1.go mailako euskarako ikaslea)